jueves, 8 de febrero de 2024

Euskal Herria Bizirik y Ostia sareak

 


 

 

Frente a ese modelo fagocitador, en la Red Euskal Herria Bizirik compartimos un objetivo: garantizar la protección del entorno natural, la defensa de una transición energética descentralizada y de gestión comunitaria, un medio rural vivo y funcional, la universalidad del aprovechamiento de los recursos naturales necesarios para la supervivencia humana sin sobrepasar los límites biofísicos del planeta, garantizando una sociedad basada en la cooperación, el bien común y la descentralización en la toma de decisiones. La lucha contra todos estos megaproyectos es imprescindible y muy urgente.

(Euskal Herri Bizirik Sarea)

 

Arbonako okupazioaren ondotik jalgi Ostia kolektiboan, herrietan diren dinamikei laguntza eman nahi izanez eta beste taldeen gogoak kontuan hartuz, jauzi berri hau helburu zehatz bati lotu nahi diogu: bihar, multinazionalek eta etxegintza enpresek dituzten eraikuntza asmoei erantzun garbia eman. Zer gertatuko litzateke, okupazio iraunkor bat iragartzearekin ez bada aski, benetan hunkituak izanen diren eremuetan molde herrikoian, determinatuan eta festazalean instalatzen bagina? Nola erantzungo luke prefeturak? Indarrez biztanleak eta herri oso bat kanporatu, lanak egin behar dituzten hilabete luzeetan lekuak militarizatu? Zer gertatuko litzateke, hamarnaka, agian ehunka pertsona komisariara eta Baionako auzitegira eraman behar balituzkete, guzti hori interes pribatuak salbatzeko? Ikustekoa. Dena den, saiatzeak benetan merezi du. Beraz, noiz hasten gara?

(Ostia Sarea)

 

Si no somos capaces de entender definitivamente que Ama Lurra es el principio de todo, y que sin ella no somos nadie, porque por ella somos, es que no entendemos nada. Una idea tan simple en ciertos momentos como los actuales, debería estar en el centro de los análisis y prácticas de cualquier movimiento revolucionario y/o transformador que pretenda serlo realmente. Por eso nos alegra ver el nacimiento de Euskal Herri Bizirik Sarea y que tantos colectivos e iniciativas particulares hayan sido capaces, en los tiempos que corren, de ponerse de acuerdo para defenderla de las múltiples amenazas que el brutal sistema neoliberal capitalista cierne en torno a los mares, tierras, profundidades y aires que conforman Ama Lurra. Por eso celebramos también la continuidad que a un trabajo similar, con matices y objetivos concretos tal vez distintos (pero una misma raíz) le está dando el colectivo Ostia Sarea en Iparralde.

 Esta entrada de hoy está pues dedicada a estas iniciativas que sin tanta etiqueta de revolucionarias nos parece que realmente van al fondo y a la raíz de los problemas, haciendo frente a quienes intentan imponer su modelo, al mismo tiempo que, con la propia forma de autoorganización, lucha y solidaridad, van abriendo surcos donde depositar su semilla en Ama Lurra con el convencimiento de que tarde o temprano brotarán frutos realmente distintos

 Para que quienes no los conozacan puedan hacerlo ahroa, os dejamos, por un lado, con el texto de presentación de Euskal Herri Bizirik Sarea, y sus primeras iniciativas a las que nos convocan, así como la forma de contacto. Por el otro, varios textos y entrevistas con personas de Ostia Sarea que pueden servir para conocer su plantemiento y recorrido.

 Larga vida y mucho éxito a ambas iniciativas. Es el futuro de Ama Lurra lo que está en juego, y por lo tanto el de todas las que la habitamos.

 

 

 

 

                                           Euskal Herria Bizirik Sarea sortu da

 

    Lurraldearen defentsan lanean ari garen Euskal Herriko hainbat herri mugimendu eta plataforma ezberdinek gure indarrak, ezagutzak eta ekintzak batu ditugu natura eta landa-ingurunea suntsitzen dituzten makroproiektu andana baten inposaketari aurre egiteko.

     Lan horretan, arreta berezia jarri dugu Euskal Herrian gaurdaino iraun duten ekosistema natural eta sozialen babesean, defentsan eta kontserbazioan. Lurreko eta itsasoko habitatak suntsitzea eta atmosferaren kutsadura egungo kontsumo neurrigabea eta etengabeko hazkundea oinarri dituen ereduaren ondorio dira. Gure planetan bizitza ahalbidetzen duten ezinbesteko baldintza ekologikoak arrisku larrian jartzea da horren emaitza.

    Eredu ekonomiko horren arau nagusia ahalik eta diru-etekinik handiena sortzea da, ingurumen- edo gizarte- arloko osakinak kontuan hartu gabe. Ekonomia eredu horren eraginez, baliabideak gehiegi ustiatzeaz gain, elite korporatibo batek kontzentratu eta kontrolatzen ditu biziari eusteko beharrezkoak diren baliabideak (ura, baso-baliabideak, haizearen indarra, eguzkia, laborantza-lurrak, haziak...), eta, ondorioz, merkantzia bihurtzen ditu baliabide horiek, biztanle gehienentzat haien eskuragarritasuna baldintzatuz, eta, okerrago dena, biziraupen-baliabideak zentzuz eskuratzeko jendeek dugun eskubide naturala pribilegio bihurtuz.

    Gauzak horrela, sistema honek eragindako krisi ekosozialari aurre egiteko indar ekonomikoek ulertzen duten jarduteko modu bakarra inposatzen jarraitu nahi dute. Eta trantsizio energetikoaren aitzaki faltsuarekin, jendarteak aspalditik eskatzen duen aldaketaren inguruan nahasmendua sortu eta ziria sartu nahi digute. "Trantsizio berdea" deitzen diote, baina berde, beren espekulazio-jokoekin poltsikoratu nahi duten diruaren kolorea baino ez da. Horregatik, fartsa hau salatzen dugu, haien asmo bakarra erregai fosilen agortze nabarmenaren aurrean eliteen negozio-eredua salbatzea eta berrantolatzea baino ez delako, hain zuzen ere eredu desarrollistaren makineria elikatzen segitzeko ezinbestekoak dituzten merkatu-esparru berriak eta sakrifizio-lurralde berriak bilatuz.

   Izan ere, enpresa transnazional horiek, nazioarteko inbertsio-funtsen eskuetan daudenek, beren negozio-ereduari eusteko behar dituzten sakrifizio-eremuak seinalatzen dituzte (herri-lurrak, laborantza-lurrak, kostaldeko eremuak, itsas ingurunea, akuiferoak, hiriak, auzoak, herriak...), eremu horietako errealitate ekosoziala mespretxatuz. Bien bitartean, betiko gobernuek modu konplizean jarduten dute, korporazio horiei bidea erraztearren ingurumena babesteko eta lurraldea antolatzeko legeak hutsalduz eta saihestuz, haien ekintzek lege-babesa izan dezaten. Jokabide horren adibide gisa, Tapia Legea eta Nafarroako haren antzekoa presaka izapidetzeko prozesua aipa dezakegu. Ihardunbide horretan, tokiko erakundeek (kontzejuek, udalek eta beste erakunde publiko batzuk...) harturiko erabaki legitimoak erdeinatu eta baliogabetu egiten dituzte, prozedura autoritarioak eta zentralizatzaileak ezarriz. Ildo honetan, Jaurlaritzak berehala onartu asmo duen Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeaz berdin baliatuko diren beldur gara, eredu hori are estuago tinkatzeko.

   Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren fartsa salatzen dugu bestalde, lurraldea arpilatzeko asmoz enpresek aldez aurretik seinalatu dituzten eremuak legez ezarri nahi dituelako. Hori dena gutxi balitz, konpainia horiei dirulaguntzak ematen zaizkie Europako "Next Generation" funtsen bidez, hurrengo belaunaldiei hipotekatzen dien zor onartezin bat sortuz. Ezin ahaztukoa dugu, halaber, plan horien garapenak sakrifizio-lurralde berriak harrapatzea dakarrela berekin, makroberriztagarrien ereduak ezinbestean behar dituen material kopuru izugarriez jabetzeko atzerabueltarik gabeko kalteak eraginda. Lehengaien erauzketa eta azpiegitura erraldoi horien eraikuntza erregai fosilen menpekoa izateaz gain, biztanleen nahitaezko desplazamendua eragiten duen kolonialismo energetiko berri baten aurrean gaude.

   Horiexek dira, laburrean esanda, Europako Batasunak, Espainiako eta Frantziako gobernuek, Nafarroakoak eta Euskadikoak –eredu ekonomiko horren zaindari diren erakundeak– bultzatzen duten trantsizio energetiko faltsuaren oinarriak, non biodibertsitatea babesteko benetako politiken gabezia hain nabaria den. Eta norabide berdinean datoz laborantza-lurren emankortasuna galbidera daramaten eta gaixotzen gaituzten nekazaritza-politikak, etxebizitza eskubidea turistentzako lehenesten dutenak, gure mendiak zementatzen dituzten azpiegitura-lan handiak (AHT) nahiz botere-gune neuralgikoak lotzen dituzten goi-tentsioko dorreen lerro berriak edota itsaspeko kableak, ingurumena kutsatzen duten erraustegiak, eta abar luze bat.

   Ukaezina da, ordea, ekosistema naturalen hondamenaren eta egitura sozial orekatuagoen degradazioaren poderioz esponentzialki larrigotzen ari direla klima-aldaketaren ondorioak. Hortaz, lurraren defentsa, kontserbazioa eta biziraupenaren aldeko apustua funtsezkoa da haren ondorioak arintzeko. Hori dela eta, gure ustez guztiz salagarria da herritarren interes orokorra zaindu beharrean, enpresa handi horien sinpatiak bereganatzeko ahalegintzen eta herri-ondare osoa salgai jartzen duten Administrazioen jokabidea.

   Eredu harrapari horren aurrean, Euskal Herria Bizirik Sarean helburu bat partekatzen dugu: ingurune naturalaren babesa, trantsizio energetiko deszentralizatu eta kudeaketa komunitarioaren defentsa, landa-eremu bizi eta funtzionala bermatzea, nahiz planetaren muga biofisikoak gainditu gabe baliabide naturalen aprobetxamenduaren unibertsaltasuna, lankidetza, ondasun komunen zaintza eta erabakiguneen deszentralizazioa ezaugarri izango dituen gizarte baten alde aritzea.

Megaproiektu horien guztien aurkako borroka ezinbestekoa eta urgentziazkoa da. Helburu hori aurrean, honako deialdi hauek egiten ditugu:

 

1.      Apirilaren 13an MANIFESTAZIO NAZIONALA Azpeitian. Egun berean lurraren defentsan diharduten taldeen eta jendeen artean Topaketa bat egingo da.

2.       Martxoak 20an, Barakaldoko BECen industria eolikoaren "Wind Europe" izeneko kongresuaren atarian elkarretaratzea eta protesta-martxa

3.       Maiatzaren 26an, MENDI MARTXA nazionala Kolitza mendira, Balmasedatik abiatuta.

 Bestalde, honako ekimen hauek bultzatuko dira:

      "HAMAIKA" erakusketa ibiltaria: Euskal Herriko 11 ilustratzailek parte hartu dute lurraldea berreskuratzeko aldarria egiten duen erakusketa artistiko honetan, non makroproiektu eolikoek kaltetutako zenbait familia eta bizilagunen testigantzak ere jasotzen diren. Bortzirietako "Haizeak Bizirik" taldearen ekimenari esker sortu den erakusketa hori Euskal Herriko hainbat herritan zehar mugituko da eta estreinaldia Bera herrian egingo da, otsailaren 23tik martxoaren 3ra.

      Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legeari erantzuna: Jaurlaritzak datorren otsailean onartu asmo duen lege horren baitan enpresa-korporazioen interesak babestu eta makroproiektu energetikoei bultzada berri bat emateko baliatu nahi du. Hori dela eta, salaketa ekimen bat egingo dugu.

       EH Bizirik mapa: Euskal Herrian lurrari erasotzen dioten makroproiektuak salatzeko mapa informatibo bat kaleratuko da.

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik

-Makatzak Arratia

-Interkonexio elektrikorik ez

- Enkarterrin Makroeolikorik Ez

-Oletan ere ez!

-Sañu Bizirik!

-Andatza Ezkeltzu Bizirik

-Mendietan Eolikorik EZ-Barakaldo

-Aiaraldeko Mendiak Bizirik.

-Araba Bizirik

-Larramendiko arnasa

-Arabako mendiak aske

-Karakate bizirik

-Haizeak Bizirik (Bortziri- Malerreka)

-Errezil Bizirik!

-Así como personas agrupadas individualmente a la red EH Bizirik

Gurekin harremantzeko: euskera-671469214                                                                      castellano- 665727713

email:komunikazioaehbizirik@gmail.com                                                                                                          

 

 

 

Nace la Red Euskal Herria Bizirik

 Diferentes movimientos y plataformas populares de Euskal Herria, que venimos trabajando en defensa del territorio, hemos unido nuestras fuerzas, conocimientos y acciones para hacer frente a la imposición de una avalancha de megaproyectos destructores de nuestro entorno natural y rural.

 En esta labor, hemos puesto especial atención a la protección, defensa y conservación de los ecosistemas naturales y sociales que han sobrevivido, no con pocas dificultades, hasta el día de hoy en Euskal Herria. La destrucción de los hábitats terrestres y marinos y la contaminación atmosférica es una constante del modelo basado en el crecimiento continuo y el consumo desenfrenado actual, cuyo resultado no es otro que poner en grave peligro las imprescindibles condiciones ecológicas que hacen posible la vida en nuestro planeta.

 Este modelo económico, cuya máxima es generar el mayor beneficio privado posible, sin tener en cuenta parámetros medioambientales o sociales, está provocando no solo la sobreexplotación de los recursos, sino la concentración y el control de los mismos por parte de una élite corporativa, recursos que además son necesarios para el mantenimiento de la vida (recursos hídricos, recursos forestales, fuerza del viento, sol, tierras de cultivo, semillas…) y que ahora se convierten en mercancía. A su vez condiciona su disponibilidad a la mayoría de personas y, por tanto, transforma en privilegio nuestro derecho natural al acceso racional a los medios de subsistencia.

 De esta manera, nos siguen imponiendo la única manera de actuar que entienden para hacer frente a una crisis ecosocial que ellos mismos han provocado. Con la falsa excusa de la transición energética, pretenden embaucarnos creando una manipulada ilusión de cambio que la sociedad viene demandando desde hace tiempo. “Transición verde” lo llaman, pero de verde solo es el color del dinero que pretenden embolsarse con sus juegos especulativos. Por ello, denunciamos esta farsa, cuya única pretensión es hacer una nueva reorganización del modelo de negocio de esta élite, ante el evidente agotamiento de recursos y su perentoria búsqueda de nuevos nichos de mercado y de nuevos territorios de sacrificio para alimentar la maquinaria del modelo desarrollista.

 Estas empresas transnacionales, en manos de fondos de inversión internacionales, están señalando sobre el mapa las nuevas zonas de sacrificio que necesitan para mantener su modelo de negocio (montes comunales, tierras de cultivo, zonas costeras, medio marino, acuíferos, ciudades, barrios, pueblos…), despreciando la realidad ecosocial de éstas. Mientras tanto, los gobiernos de turno actúan de manera cómplice, allanando el camino de estas corporaciones y desvirtuando y sorteando las leyes de protección ambiental y de organización territorial, para que sus acciones tengan el respaldo legal asegurado. Como ejemplo de esta conducta podemos hacer referencia al apresurado proceso de tramitación de la Ley Tapia y su homóloga en Navarra, en el que se han soslayado e invalidado las legítimas decisiones de las administraciones locales (concejos, ayuntamientos y otras entidades públicas...) en una deriva autoritaria centralizadora en la toma de decisiones. Nos tememos que la ley de Transición Energética y Cambio Climático que con tanta prisa quieren aprobar, no va a ser más que otra ficha con la que se perpetúe este modelo.

 También denunciamos la farsa de Plan Territorial Sectorial de las energías renovables que están tramitando para fijar legalmente los lugares a saquear previo señalamiento de estas empresas. Y, por si esto fuera poco, estas compañías están siendo subvencionadas a través de fondos públicos europeos, “Next Generation”, creando una deuda inasumible que hipoteca a las futuras generaciones. Estos planes llevan consigo la irreversible agresión de nuevos territorios de los que apropiarse para extraer la ingente cantidad de materiales que se necesitan. Esto supone un nuevo empuje colonizador que provoca el desplazamiento forzoso de sus habitantes y, además, es dependiente de los combustibles fósiles para su desarrollo.

 Esta es la base sobre la que la UE, el gobierno español, el francés, el navarro y el vasco –instituciones que ejercen de guardianas de ese modelo económico-, planifican una falsa transición energética, donde las políticas reales de protección de la biodiversidad están ausentes; unas políticas agrarias que infertilizan las tierras de cultivo y nos enferman; priorizan el derecho a una vivienda para el turista; mega-infraestructuras que cementan nuestros montes (TAV), la expansión de nuevas autopistas de torres de alta tensión o cables soterrados/submarinos hacia los centros neurálgicos del poder; incineradoras que contaminan los lugares de su emplazamiento...La realidad innegable de la pérdida de ecosistemas naturales y la degradación de los ecosistemas sociales incrementa exponencialmente el agravamiento de los efectos del cambio climático. Sin embargo, la apuesta por su conservación, defensa y pervivencia es esencial para mitigar sus consecuencias. Por ello, se nos hace incomprensible la deriva de unas Administraciones que, en vez de velar por el interés general de la población, ponen todo su empeño y el fruto de nuestro trabajo para ganarse las simpatías de esas grandes empresas.

 Frente a ese modelo fagocitador, en la Red Euskal Herria Bizirik compartimos un objetivo: garantizar la protección del entorno natural, la defensa de una transición energética descentralizada y de gestión comunitaria, un medio rural vivo y funcional, la universalidad del aprovechamiento de los recursos naturales necesarios para la supervivencia humana sin sobrepasar los límites biofísicos del planeta, garantizando una sociedad basada en la cooperación, el bien común y la descentralización en la toma de decisiones.

 La lucha contra todos estos megaproyectos es imprescindible y muy urgente. Con este

objetivo, anunciamos las siguientes convocatorias:

 1. Manifestación nacional en Azpeitia, el 13 de abril a las 18:00 horas. El mismo día, por la mañana, se celebrará un encuentro entre grupos y personas que trabajan y luchan en defensa de la tierra.

2. 20 de marzo, concentración y marcha de protesta ante el congreso “Wind Europe” en el BEC de Barakaldo.

3. 26 de Mayo, Marcha Nacional de Montaña al Monte Kolitza.

 Por otro lado, se impulsarán las siguientes iniciativas:

  Exposición artística itinerante HAMAIKA: 11 ilustradoras de Euskal Herria han participado en esta muestra artística que reivindica la recuperación del territorio. También se recogen testimonios de algunas familias y vecinos afectados por macroproyectos eólicos. Esta exposición, creada gracias a la iniciativa del grupo Haizea Bizirik de Etxalar, se moverá por diferentes localidades de Euskal Herria y el estreno se realizará en la localidad de Bera, del 23 de febrero al 3 de marzo.

 Respuesta a la Ley de Transición Energética y Cambio Climático: ante la voluntad del Gobierno de apoyar los intereses de las grandes empresas energéticas y de dar un nuevo impulso a los macroproyectos energéticos en el marco de esta ley, que tiene previsto aprobar el próximo mes de febrero, realizaremos una iniciativa de denuncia.

 Mapa EH Bizirik: Se publicará un mapa para denunciar los macroproyectos que agreden a la tierra en Euskal Herria.

 Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik Sarea

 Contactos: euskera: 671469214 18/01/24

castellano: 665727713 email:

komunikazioaehbizirik@gmail.com

 

 

 Ostia Sarea

 https://www.facebook.com/ostiasarea

 

07 ENE. 2022

Iurre Bidegain

https://www.kazeta.eus/es/info_kz/20220107/ostia-espekulazioaren-kontra-indarrak-batzen-segitu-nahi-dituen-kolektiboa

Ostia, espekulazioaren kontra indarrak batzen segitu nahi duen kolektiboa

Arbonako laborantza lurren okupazioaren baitan batutako indarrei segida bat eman nahi die Ostia kolektiboak. Taldea hilabetero elkartzen da txandakatzen den herri batean.

Indar metaketa baten isla izan zen Arbonako laborantza lurren okupazioa. ELB sindikatua eta Lurzaindia elkarteak abiatutako mugimenduak Ipar Euskal Herri osoko herritarrak bildu zituen. Urriaren 24an bukatutzat eman zuten mugimendutik elkartutako indarrei segida bat eman nahi die Ostia kolektiboak.

Arbonako laborantza lurren okupazioa bukatu baino lehen, lorturiko energiarekin zerbait egin behar zela uste izan zuen herritar talde batek. Hori dela eta, Ostia kolektiboa sortzea erabaki zuten Ipar Euskal Herri osoko herritarrak mobilizatzeko espekulazioaren kontra eta laborantza lurren babeserako. Oroitarazi behar da Bost kolektiboa sortu zutela Arbonako okupazioari lotuta, baina Ostia osatzen duten ehun bat herritarrak Ipar Euskal Herri osoari begira jarri nahi dira.

Gaur egun, Ipar Euskal Herrian martxan diren egitasmoen kontrako indarrek parte hartzen dute. Hala nola, Hazparne, Baiona eta baita Arberoako 5G antenaren kontra mobilizatu diren herritarrak. Hala ere, kideak dioenez, gaurkotasuna duen proiektu bat denez, Ostia kolektiboa Kanboko Marienia egitasmoan arreta ezartzen ari da.

Hitzorduak hilero

Kolektiboa sortu eta antolatzen hasi zen Ostia. Kolektiboko kide batek azaldu duenez, hilabetero elkartzen dira txandakatzen den herri batean. «Herri ezberdinetan bilkurak antolatuz hilabetero, populazio guztia hunkitu nahi dugu», aipatu du kideak. Azken hitzordua urtarrilaren 5ean emana zuten Hazparnen.

Bilkuretan herrietan gauzatu nahi dituzten egitasmoak zertan diren aipatzeaz gain, herritarrek etorkizunerako ekintzak proposatzen dituzte. Ostia jada mobilizatzen hasia da. Abenduaren 15ean Baionako Office 64 de l’habitat erakundearen egoitzaren aitzinean elkartu zen. «Argi uzten dugu ez gaudela etxebizitza sozialen kontra, baina Marieniako lurren kasuan ez dugu nahi hor etxebizitzak eraikitzea. Lau hektarea horiek laborantzarako oso emankorrak dira», erantsi du.

Marienian eraiki nahi duten proiektuari dagokionez, epaitegi administratiboan pausatua izan den errekurtsoaren epaiaren zai dago kolektiboa. Baina bitartean, ez da geldirik egonen. Ekintzen artean, lurren jabeak kendutako euskarri bisualak lurrean berriz ezarri nahiko lituzke.

 

 

Etxebizitza Ipar Euskal Herrian: egitateak eta aukerak

Hartzea Lopez Arana

2022ko uztailaren 28a

https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/etxebizitza-ipar-euskal-herrian-egitateak-eta-aukerak_1318185_102.html

Angeluko Amodioaren Ganberatik hurbil, Robert Alday etxegileak eraiki luxuzko erresidentzien aitzinean zazpi egunez eta sei gauez antolatu dugun okupazioak egoera bitxi zein adierazleak ekarri ditu. Baita perspektibak ere.

Hasteko, ordezkarien jarrera. Alday etxegileak aste osoan ez die kazetariei erantzun nahi izan. Paso egitea nahiago, isiltasuna erredola ona baita aurkariak mespretxatzeko. Angeluko alkatea antzekoa egiten saiatu zen, baina gure kolektiboak behin eta berriz deiturik, zezen plazara atera behar izan zuen azkenean, beste defentsa bat erabiltzeko. Etxegintzan ahal den eta neurri hoberenak hartzen dituela sinetsarazi nahi izan zion jendeari, beste batzuek gaizkiago egiten dutela, eta gure ekinbideak ez direla demokratikoak. Betiko lelokeriak.

Herritarren jarrera oso bestelakoa izan da. Angeluko biztanle ainitzek, auzo hurbilek, sustengua molde batez edo bestez erakutsi digute, haiek ere, zuzen edo zeharka, krisia pairatzen baitute. Eta, nahiz arduradun politiko edo enpresari batzuek gorrarena egin edo deus gertatzen ez balitz bezala aritu, bada saihetsezina den faktorea: errealitatearen printzipioa.

Goiz ala berandu, gutxiengoa da akusatuen aulkian jartzen dena eta lurraren eta etxebizitzaren gaian, fenomenoa gero eta begi-bistakoagoa da. Norberaren hautuak plantan bakarrik jarri nahi direlarik, parean gero eta presio gehiago jartzen bazaie, lehen traben eta porroten seinaleak ageri dira. Hori da pixkanaka leku ainitzetan gertatzen ari dena, Ipar Euskal Herriko jende, elkarte, kolektibo, hautetsi ugariei esker, bestelako kudeaketa batzuen eske. Jada, lorpen batzuk erdietsi ditugu eta hasiera baizik ez da. Orain, joerari itzulia eman edo gutxienez arrasta jartzeko ahalmena daukagu. Eta, indartze horretan, okupazio mugimenduak, joan den asteko ekintzaren arrakasta ikusirik, fase berria aktiba lezake: iniziatiba sendoagoak eraiki, hobe eta gehiago okupatzeko.

Iaz Arbonako Berruetan okupazio sonatua ukan genuen, ondotik Hazparnen gaztetxearen alde, Donamartirin 5G antena baten kontra, orain Angelun. Esperientzia politak denak, betiere bukaera duinarekin. Denbora berean, egun bateko okupazioak gero eta maizago ari dira gertatzen. Hozka batez igotzen gara? Zer gerta liteke, porlanezko proiektuak egin nahi dituzten lekuetan, kanpamenturako material egokia eta mardula jarriko bagenu? Eta haien bulegoetan eta etxeetan kemen eta sormen gehiagoz sartzen bagina? Zer okupatu, zenbat denbora eta zer lortzeko, nola aritu eta ihardetsi, horra eztabaidatzeko, partekatzeko eta erabakitzeko osagai onak.

Arbonako okupazioaren ondotik jalgi Ostia kolektiboan, herrietan diren dinamikei laguntza eman nahi izanez eta beste taldeen gogoak kontuan hartuz, jauzi berri hau helburu zehatz bati lotu nahi diogu: bihar, multinazionalek eta etxegintza enpresek dituzten eraikuntza asmoei erantzun garbia eman. Zer gertatuko litzateke, okupazio iraunkor bat iragartzearekin ez bada aski, benetan hunkituak izanen diren eremuetan molde herrikoian, determinatuan eta festazalean instalatzen bagina? Nola erantzungo luke prefeturak? Indarrez biztanleak eta herri oso bat kanporatu, lanak egin behar dituzten hilabete luzeetan lekuak militarizatu? Zer gertatuko litzateke, hamarnaka, agian ehunka pertsona komisariara eta Baionako auzitegira eraman behar balituzkete, guzti hori interes pribatuak salbatzeko? Ikustekoa. Dena den, saiatzeak benetan merezi du. Beraz, noiz hasten gara?

Bada, Frantziako Estatuan, aztarnak utzi dituen mamua: Notre-Dame-des-Landes herrian aireportuaren kontra izandako dinamika luzea, ZAD okupazioarekin. Borrokaren garaipena izan zen eta geroztik, kontseilu-txistea da hau erratea: «Astindu ezazu ZAD baten mehatxua eta ikusiko duzu, parean kikilduko dira, ez dute aurrera eginen». Nahiz hala ez gertatu, euskaldunek badugu aski gogo, indar eta irudimen gure erara herria itotzen ez uzteko, erresistentzia ederra eraikitzeko. Kanbon, Bouygues enpresa handiak eraiki nahi duen etxebizitza proiektua izan dadila lehen garaipena.

 

 

Mila aurpegiko borroka

Hartzea Lopez Arana

2023ko urriaren 28a

https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/mila-aurpegiko-borroka_1344143_102.html

Urriak 21 eta 22. Oraingoan, Castres eta Tolosa lotu nahi lituzkeen autobidearen obrak geldiarazteko deira goaz. Enpresa batzuen mesedetan eta biziaren kaltetan eraiki nahi duten hamaikagarren proiektua. Sentsibilizazio kanpainak, helegite juridikoak, gibelatze eta erreferendum eskaerak, zientzialarien iritziak, ekintza zuzenak... gaurko egunean denak alferrik izan dira. Kontra dagoen gehiengoak Estatuaren autoritateari men egin beharko lioke, uraska erraldoien, abiadura handiko trenaren edo harrobien kasuetan bezala. Badirudi azpiegituren metatzea biziraupen kontua dela mundu kapitalistaren gutxiengo ultrarentzat. Eta mekanika politikoa ongi olioztatua dute: faboritismoak eta presioak administrazioan, hazkundeari, demokraziari eta kalte-ordain neurriei buruz ele gezurtiak, eta mehatxu ekoterroristaren ustezko eragileentzat, debekuak eta tropen bidalketa masiboa.

Testuinguru arranguratsuaren gainetik, ongizate komunaren aldeko militanteen alorrean, antolaketa eta ekintza moldeak indartzen doaz. Notre-Dame-des-Landesetako ondarea eta Sainte-Solineko bateragunea ipar, belaunaldi gazteak dinamika bere egiten du. Bai, jazartzen zaion natura gara. Asteburu batez, laborari solidario baten zelai hutsa kanpamentu-base koloretsua bilakatzen da, karpa, kantina eta haurtzaindegi, biltzar, kontzertu eta mitinekin. Talde batzuek errepresioari eta biolentzia sexistei nola ihardetsi behar zaien jakiteko informazioa banatzen dute. Toki askotatik datozen milaka pertsona gurutzatzen ditugu, onginahi eta determinazio giroetan. Eta manifestaldi desberdinak une berean osatzekotan direlarik, bakoitzak hobeki komeni zaiona hautatzen du: familiarra, ofentsiboa, bizikletaz, bertako biotopoaren bisita egiteko, eta abar. Elkarrekin hartzen dugu abiada helikopteroen burrunba geldiezinaren pean, bereizten gara gero, eta arratsean berriz eginen dugu topo, lehen bilanentzat.

Mobilizazio herrikoi horietan, batasun, indar eta dibertsitate sentimenduak azkarrak dira. Manifestaldietatik batek mundrunaz estaltzeko suntsitu nahi duten etxalde desjabetu bat bereganatzen duelarik, inurritegia da berehala aktibatzen, fanfarre baten doinuak lagundurik. Garbiketa, arramoldatzea, apainketa eta barrikadak, batzordeen eraketa eta otordu inprobisatuak, eta lekuko elkarteen bozeramaileen emozioa agerian, etorri diren guztiei eskerrak emanez, denen artean borrokari hats berria eman baitiogu. Macronen eta Alderdi Sozialistaren ministroek nahi dutena erranen dute, ZADak gune alaiak eta bateratzaileak dira.

Baina dena tinkatzen da robot urdin ilunen etorrerarekin. Makilak, gas negar-eragileak, granadak, gomazko pilotak eta ibilgailu blindatuak. Eraso horietara ohitua dagoen manifestarien gehiengoak daramatzan babeskiak gauza gutxi dira armamentu konbentzionalari buru egiteko. Erretretak edo erregaien prezioen igoera salatzeko manifestaldietan, hala nola autoan zihoan gazte baten erailketan, gobernua bere herritarrak zauritzeko, hiltzeko prest ageri da. Uniformez jantzi indarrei bost axola zaizkie beroketa klimatiko ebidentea, GIECen gomendioak. Eta —elkarrizketa egiazki abia dadin— baretze eta obren gelditze galdekizunen aitzinean, prefetek etengabe probokaziora jotzen dute, lanen lasterrago joanarazteko erabaki faltsutuak hartuz.

Asteburua itxaropen eta herra artean bukatzen zaigu. Auto partekatzeak antolatzen dira, karpak biltzen. Halako topaketen antolatzeko boluntarioen esfortzuak miresten gaitu, eta aldi berean boterean direnen biolentziak astintzen. Datozen hitzorduak markatzen ditugu agendan, hemen eskualdeko koordinazioa, han manifa, aukerak oso zabalak dira. Kanpamentuaren lau bazterretan jendarmeek jarri kontrolen saihestea da azken zeregina.

Halako gertaldietatik irakaspenik ateratzerik bada, sistemaren gurpiletan benetako makilak jartzeko ausardia eta irudimena bizkortzean datza. Ekojestuak eta bestelako alternatiba proposamenak beharrezkoak badira ere, engoitik bukatu daerdipurdiko neurriak galdetzeko garaia. Itzultzeko bidean, lehentasunezko helburua lokalki irabaztea dela errepikatzen diogu elkarri, eta beharbada datorren hordagoa Bouygues multinazionala Marieniako lurretatik kanporatzea izan litekeela. Behar bezala presta gaitezen.

 

 

 OSTIAsarea

Lurzaindia

7 de noviembre de 2023  ·

ERREPRESIOARI EZ, LABORANTXA LURRA ZAIN DEZAGUN!

Goiz huntan lau militante atxilotu dituzte eta haien etxeak miatu, Ostia sareak etxebizitza eskubidea eta laborantxako lurren defenditzeko burutu zuen ekintza bati lotuta.

Gure bi egiturek lurren espekulazioaren kontra eraman zuten Arbonako okupazioaren biharamunean sortu zen Ostia sarea. Geroztik, kolektibo hau erregularki gurekin mobilizatzen da espekulazioa eta laborantxa lurren artifizializazioa salatzeko baita etxebizitza eskubideen defenditzeko ere. Ostia sarearen militanteak baitezpadako sustenguak dira laborantxa borrokentzat, Euskal Herrian baldintza duinetan bizi eta lan egitearen defendatzeko.

Gogorki salatzen dugu gure sareko militanteak beldurrarazi eta erreprimitzeko helburua duten polizia interbentzio horien bortitzkeria. Enpresa pribatu haundi baten « maketa » bat defenditzeko Frantses autoritateek plantan ezarritako errepresio medioen disproporzioa deitoratzen dugu, jakinez Estadoak begiak hetsi dituela multinazional berak ilegalki lotizamenduak eraiki zituelarik laborantxa lurren gainean. Gobernuak bere baliabideak interes pribatuaren mesedetan egin du ondare kolektiboek jasandako erasoen kontra jokatu ordez.

Lurra eta etxebizitza eskubideak aspaldian bultzatutako borrokak dira Euskal Herrian eta ez dira konponduko goizaldean militanteen etxeetan eginiko polizia interbentzioekin. ELB eta Lurzaindiak

lau atxilotuen berehalako askatasuna eta kargugabetzea galdegiten dute eta Marieniako lurrengero ari buruzko solasaldien idekitzea eskatzen dute.

Bat egiten dugu gaur arratsaldeko 19: 00tan Kanboko Herriko Etxearen aitzinean antolatua den elkarretaratzearekin eta atxilotuen alde antolatzen ahal diren mobilizazio guziekin.

 

 

 Marieniako kasuan auzipetuen aldeko sustengu kanpaina ezarri du plantan Ostia sareak

https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20240124/marieniako-kasuan-auzipetuen-aldeko-sustengu-kanpaina-ezarri-du-plantan-ostia-sareak

Ostia sareak martxoaren 12an epaituko dituzten lau militanteen aldeko kanpaina bat abiatu du. Marieniako kasuan egin ekintza batengatik izanen dira epaituak. Elkarretaratze bat antolatu dute auziaren egunerako.

Espekulazioaren kontrako Ostia sareko lau militante epaituko dituzte martxoaren 12an, Baionako auzitegian. Marienia proiektuaren sustatzaile den Bouygues agentziaren Angeluko egoitzan, 2022ko abenduan, proiektu horren maketa baten andeatze delitua leporatzen diete. Ekintza horretan «hogeitabost pertsonak parte hartu zuten zuzenki, ekinmoldea osoki asumituz baita prentsa gomitatuz», azaldu du kolektiboak ohar bidez. Horrela, auziaren egunean mobilizatzeko deia egin dute. Auzi hori bere borrokan etapa berri bat izanen dela ere erran du.

Militanteak sustengatzeko kanpaina bat plantan ezarri duela ere iragarri du Ostia sareak, «Marienia ez hunki» lelopean iraganen dena. Leloari segituz, ohartarazpen bat ere egin du: «egunen batean obrak Marieniako lurretan hasiko balira, denek elkarrekin ihardukiko dugu». Ekintza egin bezala, prozesu judiziala ere modu kolektiboan ulertzen du sareak eta gogorarazi du «dinamika horren baitan interpelatzen edo judizializatzen den pertsona oro kolektiboki defendatua izanen dela».

Dinamika zabala

Bouyguesen egin ekintza, sarearen arabera, «dinamika zabalago baten parte da, 2014az geroztik elkarteak, alderdiak, sindikatuak, laborariak eta herritarrak biltzen dituena, denak bat eginik Marieniako lurrak defendatzeko». Kolektiboaren ustez, «tratuak tratu zein erabakiak erabaki, garaiz dira desmasiak bertan behera uzteko».

Kolektiboak aditzera eman du jakinarazi diola Bouygues higiezin agentziari ez diola utziko «laborantzako lurrak betoiaz estaltzen. Horrez gain, «artifizializazio egitasmo honen» erantzule gehiago ere badirela salatu du,  Kanboko Herriko Etxea eta Euskal Hirigune Elkargoa seinalatu ditu, «sasi argudioekin babesten baitute», gehitu du. Izan ere, gogora ekarri du Bouygues-i eraikitzeko baimen berria onartu diola Kanboko Herriko Etxeak. «Elkargoak, Kanboko PLUa baieztatzeaz gain, proiektua bera defenditzen segitzen du», CADE elkarteak, Lurzaindiak eta Nahi Dugun Herriak auzitegi administratiboan jarririko helegitearen kontra. Azken honi lituriko dei auzia ondoko hilabeteetan iraganen dela ere gogorarazi du kolektiboak.

 

 

Ostia kolektiboko Hartzea Lopez Adan eta Joana Detchart:

"Lurra, etxebizitza eta elikadura elkar lotuak dira, bai problematikan, bai alternatibetan"

Lurraren aldeko mugimenduak pilpilean dira munduan: borroka moldez eta helburuz anitzak dira, eta Ipar Euskal Herrian indar handia hartu dute, besteak beste, laborantza lurren salerosketa espekulatiboak geldiarazteko laborariek zein hiritarrek batera burutu dituzten okupazioek. Borroka ekosozial horiez hitz egin dute Ostia kolektiboko Joana Detchart eta Hartzea Lopez Adanek Egonarria saioan, Eli Pagola aurkezlearen gidaritzapean.

Lurraren aldeko borrokak han eta hemen pizten ari dira. Horregatik da baikorra Joana Detchart, "sendotu egin baita gure jendarte guztiaren baitan eta ene ustez gaur egun kezka handia da guztiontzako, belaunaldi guztien artean eta arlo guztietan aipatzen dugu. Nahiz eta beti ez den erraza elkarrekin antolatzea, Lurraren aldeko borroka buruan dugun gauza bat da". Aldiz, Hartzea Lopez Adanek ezkor ikusten du egoera: "Zer ikusten dugu egunero? Gobernuak eta enpresek segitzen dute etekinaren eta pribilegioaren aldeko gurpil zoro horretan, nahiz hainbat seinalek erakutsi mundua gainbehera doala. Kontsumo ereduak ez dira aldatzen, jendartearen gehiengoak jarraitzen dugu egunero kapitalismoari behar den dirua ekartzen. Eta jende gutxi mobilizatzen da Lurraren alde. Ekimenak ez dira batere aski datorkiguna frenatzeko".

Lurraren Altxamenduak afera: Gobernuaren indar osoa mugimendu ekologistaren aurka

Lopez Adanek azaldu du Frantzian "ekologia erasokorrago bat" berpiztu dela Lurraren Altxamenduarekin. "Bere helburua azpiegitura kaltegarriak geldiaraztea da, praktikan. Horrek eskatzen du lekuetara joatea, 'armagabetzea' deitzen duten praktika martxan ezartzea (sabotajea egitea, azkenean), hori publikoki asumitzea eta mezua horren inguruan ematea".

Baina mugimenduek indarra hartu heinean hazi da haien kontra Gobernuak erabili duen errepresioa. Lopez Adanen hitzetan, "aurretik zetorren jokamoldea jarraitu du azken urteetan Macronen gobernuak ere: errepresioaren sistematizazioa mugimendu sozialen kontra. Ikusi dugu Jaka Horien sekuentziarekin, aldirietan bizi diren gazteekin, erretreten erreformarekin, ekologismoarekin... Mehatxu islamistaren kontra sortu zen antiterrorismoa, baina horrek ez die lan gehiegi eskatzen, beraz, mugimendu ekologistaren inguruan fokatu dira. Dituzten baliabideak jarri dituzte: espioitza, armen erabilera, judizializazioa, manifestaldietan Poliziaren bortizkeria azkarra...".

Lopez Adanek gaineratu du arazoa dela "halako talkak estatu afera bilakatzen direla: kontua ez da ikustea azpiegitura horrek zer kalte edo zer onura ekartzen dion jendarteari eta naturari, kontua da 'estatua ekologisten kontra' gisa planteatzea eta ea nork irabaziko duen. Beraz, Frantziako Gobernuak hainbat aferatan ez die ekologistei irabazten utzi nahi, printzipio batengatik: bere irizpidea, bere eredua eta bere lagunak babestea. Bai baitaki ongi, afera bat galtzen badu, horrek ekar dezakeela beste borroken hanpatze edo indartzea. Beraz, gatazka polarizatu egiten da eta bada errepresioa, politikarien eskuhartzea... Horretan gara egun frantses estatuan zenbait gaiekin. Bi munduen arteko ikuspegi edo borroka islatzen dute hainbat azpiegitura proiektuk".

Frantziako Gobernua saiatu zen epaitegietan Lurraren Altxamenduak mugimendua desegiten, eta Detchartek baikor izateko beste motibo bat ikusten du afera horrek izan duen amaieran: "Zartada handia izan da frantses gobernuarentzat ikustea desegite hori ez zela legala eta ez zela egiten ahal. Anartean, mugimendu ekologista berriz indartu da".

Laborariak eta kaletarrak batuta lurra, elikadura eta etxebizitzaren gai lokaletan

Detchartek adierazi du Ostia sarearentzat (Okupazio Sare Tematsua Irabazi Arte) lorpen handia izan dela laborariak eta herritarrak borroka berean batu izana: "Egun Iparraldean borroka handienak dira etxebizitza eta laborantza lurrak babestea, hau da, nola elikatzen garen eta nola espekulazio hutsa egiten den laborantza lurren gainean: dirua egiteko ebasten dira, ez dira batere tokiko jendearentzat. Hori aski argi ulertzen da. Eta borroka horretan jendea biltzen da: bai laborariak, baita hiriko eta herriko jende andana bat ere, laborantza lur horiek okupatzeko bai sinbolikoki babesteko, baina baita ere luzera begira lur horietan laborantza egiteko". Lopez Adanek intuizio hau jaulki du: "Lurra, etxebizitza eta elikadura elkar lotuak dira, bai problematikan, bai alternatibetan".

Detcharten ustez, ekologismoaren barruan dauden borroka molde anitzek posible egiten dute jende ezberdin gehiago batzea: "Erasokorrago izan nahi baduzu aukera duzu hori egiteko edo zure aliatuak atzemateko; edo nahiago baduzu sentsibilizazioa egin, pedagogian eta komunikazioan gauza zehatzak egiteko aukera duzu. Sabotajeak, okupazioak... bada gauza anitz, gaizki ikusiak direnak baina aldi berean zilegitasun handi batekin ikusiak direnak gaur egun".

Lopez Adanek balioan jarri ditu Ipar Euskal Herrian gelditu arazi dituzten proiektuak: "Donibane Lohitzuneko Surf Park egitasmoa, AHTa bera (beti esaten dute hamar urtera lanak hasiko dituztela), 5G antena Donamartirin, Larrun mendi gainean atrakzio parkea... Urrunago joanez 2x2 autobidea Garazi eta Iruñea artean, ur mehatzeak Itsasu aldean... proiektu horiek guztiak gelditu dira mobilizazioari esker. Horrek esan nahi du badugula gaitasuna gauza batzuk oztopatzeko, beraz, bide horrekin jarraitu behar dugu, argi eta garbi".

Detchartek Egonarria saioa hasi duen baikortasunarekin amaitu du, eta konbentzimenduz: "Nik beti baikor egon nahi dut, ez baikor izate hutsagatik, baizik, ez dugulako amore ematerik ahal".

Martxoaren 12ko data azpimarratu dute saioa ixteko: "Epaiketa izango da Baionan, Ostiako lau kideren kontra, Kanboko Marienea eraikuntza proiektua dela-eta. Hitzordu garrantzitsua izan behar du".

 

 

 

 

 

 

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario