Aspalditik onartu genuen belaunaldi militante iraultzaile edo eraldatzaile ezberdinen artean komunikazio politiko irekiagoa ezartzeko zailtasuna. Bereziki, Boomer edo X belaunaldietan kokatzen garenon eta Z. belaunaldiaren artean. Batez ere, Z belaunaldiak belaunaldi arrakala (edo haustura) ezartzea erabaki duelako, besteak beste konbentziturik, pentsatzen edo egin genuena (gure asmakuntzak eta gure akatsak) interesatzen ez zaizkielako. Erabaki politiko bat da, eta oso errespetagarria (gustatu ala ez). Hala ere, boomer eta X belaunaldietako militanteak ez gara gutxi, Z belaunaldiaren planteamenduak eta ikuspuntuak zehatz-mehatz ezagutzea gustatuko litzaigukeenak, nahiz eta horretarako bidea bakarrizketa bat izan, non belaunaldi Zk hitza hartu, eta besteok adi entzun.
Entzute hori nola artikulatu behar genuen bueltaka ari ginenean perla bitxi batekin topo egin dugu: Gedar TBren Belarrijanako laugarren bideo/podcast-a, Belaunaldi krisia. Ok boomer izenekoa, non, modu desenfadatuan (ateraldi mamitsuak ere), Mugimendu Sozialistako bi pertsonak Bommerretik Z-ra doazen belaunaldi bakoitzaren deskribapena egiten duten, haien ikuspuntuetatik.
Bideo entretenigarria eta
informala da (baina asmo politikoarekin, zentzu onean), eta lehen 45 minutuak
eta azken ordu laurdena gomendatzen dizkizuegu bereziki. Ideia asko gustatu
zaigu. Hori bai, ea jarraipena ematen diozuen, eta planteamendu berberarekin
beste arlo batzuk jorratzen dituzuen; esate baterako, zuen begiradatik nola ikusten
dituzuen belaunaldi bakoitzak politika, militantzia, konpromisoa edo iraultzaren
inguruko izandako jarrerak (edota deribak). Hori jakiteak zuek hobeto ulertzen
seguru laguntzen digula. Hala bedi!! eta 999 eZker egilei!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario